MANEX ERDOZAINTZI

HERRIA IZERDITAN

Hosto berdeak

Horaildu dira

Larrazkenean

Neguari buruz

Neguari buruz

eta

Gure mendietako

Zuhaitzak

Histu dira

Hostoak galdurik

Gure mendietako

Haritzak

Eta

Gaztain-ondoak

Eta

Pagoak

Buluzi ditu

Haize-hegoak

Eta

Eta

Eta

Gure mendiak

Larreak

Oihanak

Ixildu

Dira!

BAINA

Ibarrak inarrosi dira

Xenderak, bideskak eta karrikak

Ireki

Sabaiak, sotoak, ostatuak eta plazak

Ikaratu

EUSKAL HERRIA

Benetan

Xutik

Agertu

Delarik

Eta

Mintzatu

Oroetan.

1969ko Urrian

<< Kantuen zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons