MANEX ERDOZAINTZI

EUSKADIKO NESKATXA

Amets egiten duzu

Amets egiten duzu

Gauaz lo zarenean

Egunero lanean...

Amets egiten duzu

Neguko euriekin

Udako beroekin

Haize hegoarekin...

Amets egiten duzu

Loretxo bat zarela

Neguko euriekin

Udako beroetan

Haize hegoen kaldan

Bizitzara sortua...

Amets egiten duzu

Giza lore zarela

Zuhaitzen itzalean

Iratzeen artean

Lurraren izerdian

Basoan handitua...

Amets egiten duzu

Amets egiten duzu

Gauaz lo zarenean

Egunero lanean...

Amets egiten duzu

Giza lore joria

Neguko euriekin

Udako beroekin

Haize hegoarekin

Zarela ezkondua...

Domintxainen 1976ko larrazkenean

<< Kantuen zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons