MANEX ERDOZAINTZI

PARISEKO METROAN

Beltza

Larrutik biloetaraino

Afrikako

Eguzkiaren kaldan

Beltza

Europako jauntzietan...

Beste hainbeste gara

Eguzkiaren koloreetan

Metroan

Joaki...

Mutil gordina

Zara

Zeure gorputz trinkoan

Afrikako

Zuhaitzen izerdian

Hazia

Beltza

Europako xenderetan

Trebatua...

Bere gorputza

Tinki-tinkia

Zango-besoetan

Juntaturik dago

Neskatxa

Zure sahetsean

Ixil-ixilik

Begi-ezpainak

Pausuan...

Zeure begi-larriak

Itzulika

Darabilkitzu

Ikerka

Xoilki...

Hainbeste gara

Metroan

Elkarri

Keinuka...

Zer derabilazu

Zeure begien itzulietan?

Geure begi larriak

Itzulika

Derabilzkigu

Neskatxa baten

Soin arteetan

Ikerka

Xoilki... Parisen

1983ko maiatzaren 16an

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons