MANEX ERDOZAINTZI

ECHOGRAFIA...

So eta so

Harritua

Beha zinen

Ekran mehean

Harritua

Medikua mintzatzean

Behatzen zinizkion

Formak eta mugimenduak

Segitzen zinizkion

Zeure bihotza pilpiran

Formak eta mugimenduak

Bilatzen zinizkion

Zeure sabelean...

Senditzen eta perekatzen zinizkion

Ekran meheari begira

Formak eta mugimenduak

Zeure sabelean

Sortzen zinizkion...

Zuri tinki-tinkia

Tinkatua

Bihotza pilpiran

Eskuak dilindan

Nahi eta ezin

Eskuak debalde

Zuri tinki-tinkia

Nigarrez ari zen

Gizona...

Zuk bakarrik zinakien

Hiru ilabeteko haur horren

Formak eta mugimenduak

Zer nolakoak ziren

Zeure haragian

Zeure haragi bizian

Gorputz guzian

Eta guziaz

Zinakien...

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons