MANEX ERDOZAINTZI

LIBERTATEAREN SEINALEA

Eskualdunek Gernikan landatu

eta sortzen ikusi haritzak

Zazpi adar baditu:

Xuberoa, Baxe-Nafarroa eta Lapurdi

Gipuzkoa, Bizkaia, Alaba eta Nafarroa.

Enborra xut eta adarrak zabal

Dago eskual lurrean barna

Lur guziko Eskual-umeen

Libertatearen seinalea.

Zure itzalean ikusi dugu eguna

eta gurea den lur zatian

xurgatu izan dugu eskual odola

gure zainetan doala bihotzeraino

giren guzia haziz hezur muineraino.

Zure itzalean haunditu gira

bainan urrundu gaituzte, elgarretarik behexi nahiz

gurea den lurra nahiz ebatsi.

<< Olerkien zerrendara itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons