MANEX ERDOZAINTZI

Herria eta Eliza

Manexen bizitzan eta pentsamenduan Eliza herriarekin uztartzeko gogoa eta ahalegina konstante bat dira. Asmo hori, gainera, Euskal Herrian eta Euskal Herriko Elizan konkretatzen da, Vatikano II.aren eta Frankismoaren azken urteetan eta egoera eklesial eta politiko berriaren ondorioz gure herrian piztu zen kinka berezian. Ezin genezake Manexen obra erabat sailkatu gai horri emandako gogoeta eta idazki ugariak kontuan hartu gabe. Hala ere, hori egitean berezitasun bat aipatu behar dugu aldez aurretik: atal honetan Manexek sinatutako agiriak gutxi dira; gehien-gehienak beste egile batzuen lanetatik bilduak edo, oroz gain, talde lanean edo erakunde baten bidez prestatuak dira. Izan ere Euskal Herriko egoera politikoa, horrekin lotutako gaiak eta Elizak horren aurrean zituen jokaera eta planteamendua aztertzean, lana taldean egin baitzuen Manexek, bai apez taldeetan bai laiko eta apezez osatutakoetan. Badira, halaber, manifestuak, elkarrekin idatzitako kartak eta, oro har, erakunde edo talde baten bidez sinatutako gogoetak. Horiek guztiak hemen daude. Ezin dezakegu zehaztu zein neurrian Manexek eginak diren. Zalantzarik ez dago, ordea, Manexek agiri eta dokumentu horiek guztiak prestatu aitzin egindako eta gauzatutako pentsamendu-ildoaren egile bat izan dela baieztatzerakoan; ez egile bakarra, noski, baina bai bizienetako bat. Multzo honetako agiri guztiak Artxibategi 7an biltzen dira. Aunitz direnez gero, fisikoki 7A, 7B eta 7C izendatutakoak sartzen dira barne. Multzo honen sailkapenaren barrenean, azkeneko atalean, Herriarekin apez taldearen babespean egindakoak sartu ditugu.

Azpikapitulua Lehen fitxa Azken fitxa
Herriarekin taldea 7.121 7.137

<< Pentsamendura itzuli

 

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons