MANEX ERDOZAINTZI

Frantziskotar idazkiak

Bigarren multzo handi honetan frantziskotar bizitzarekin zerikusia duten agiri guztiak biltzen dira. Manex Erdozaintzi-Etxart Frantziskotar Anaia Txikien Ordeneko fraidea izan zen. Izaera horrek bere fedearen izpiritualitatea zuzendu zuen bizitza osoan zehar. Dudarik gabe, hori da bere ezaugarri nagusienetako bat, pertsona bezala bere burua definitzen duen ardatz bat, ardatz nagusia beharbada. Ez ginateke zehatzak izanen Manexek bere fraide-izaerari indar handiz eta atxekimendu osoz beti eutsi ziola azpimarratuko ez bagenu. Sekulan ez zion Ordenak proposatutako eskakizunei bizkar eman. Ilusioz eta gogoz parte hartu zuen beti frantziskotar fraideen aldeko lanean eta kongregazio-mailan kargu andana hartu behar izan zuen: ikasle, irakasle, fraidegaien hezitzaile, komentuko nagusi, Probintziako idazkari, Probintzial Berdin goiko mailetan nola ordenaren oinarri-oinarrian, ez baitzuen boterea helmuga. Ofizioen aberastasun horrek mota guztietako idazkiak eta lanak egitera bultzatu zuen Manex eta, horregatik, bere liburutegian aurkitu ditugun frantziskotar bizitzarekin lotutako agirien artean azpi-multzo batzuk egin behar izan ditugu; beraz, Frantziskotar izeneko agiri-multzo handiaren barrenean bederatzi azpi-multzo txikiago sartzen dira osotara: 1. Frantziskotar idazki orokorrak 2. San Frantziskoren lagunak (Compagnes et Compagnons de Saint-Franois) 3. Hirugarren Ordena 4. Heziketa agiriak 5. Probintziaren kudeatzeari buruzko agiriak 6. Hartu-emanak Kantabriako Probintziarekin 7. Jakin aldizkariari buruzko agiriak 8. Donapaleuko fraideen anaidiari buruzko idazkiak 9. Anaitasuna Anaidiari buruzko idazkiak Sailkatze fisikoari dagokionez, erran behar da bederatzi azpi-multzo horiek, lau artxibategi desberdinetan kokatzen direla gaur egun. Artxibategi bakoitzean ongi adierazten da zein azpi-multzo daude barrenean: - Artxibategi 3: Frantziskotar idazki orokorrak, San Frantziskoren lagunak, Hirugarren Ordena eta Heziketa agiriak. Beraz, azpi-multzo horietako agiri guztiak 3 zenbakiaz hasiko dira. - Artxibategi 4: Akitaniako Probintzial garaiko idazkiak. Azpi-multzo horretako agiri guztiak 4 zenbakiaz hasiko dira. - Artxibategi 5: Kantabriako Probintzia, Jakin aldizkariari buruzko agiriak. Azpi-multzo horietako agiri guztiak 5 zenbakiaz hasiko dira. - Artxibategi 6: Donapaleuko anaidiari buruzko agiriak, Anaitasuna anaidiari buruzko agiriak. Azpi-multzo horietako agiri guztiak 6 zenbakiaz hasiko dira.

Azpikapitulua Lehen fitxa Azken fitxa
Frantziskotar idazki orokorrak 3.001 3.024
San Frantziskoren lagunak 3.030 3.046
Heziketa-agiriak 3.051 3.063
Probintziaren kudeatzeari buruzko agiriak 4.001 4.063
Hartu-emanak Kantabriako Probintziarekin 5.001 5.024
Jakin aldizkariari buruzko agiriak 5.031 5.070
Donapaleuko fraideen anaidiari buruzko idazkiak 6.001 6.020
Anaitasuna Anaidiari buruzko idazkiak 6.025 6.049

<< Pentsamendura itzuli

 

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons