Kodea | Izenburua | Azalpena |
---|---|---|
6.001 | Chers bienfaiteurs et amis | Manex JAC-eko omonier izendatu zuten 1959an, bi urte pasatu dira orduz geroztik. Idazkia Donapaleuko etxearen laguntzaileei zuzendua dago. Hiru ataletan bereizia: 1. Frantziskotar ordenaren ezaugarriak 2. Donapaleuko komentuaren historia 3. Frantziskotar-komunitatearen egoera eta asmoak |
6.002 | Eman edo igorri gomitak | Ospakizun baterako gonbiteak igorri behar dituzte eta agirian izen-zerrenda luzeak ageri dira. Ez da zehazten gomita horiek zertarako diren. |
6.003 | ez | CPNek eskatutako informazio bat da. |
6.005 | Adichkider agur | Manexek 19 urte zituelarik, Donapaleuko frantziskotar lagunei idatzi eskutitza. Bziers-en dago eta Euskal Herriarengana duen atxekimendua agertzen die. Azken orrian olerki bat dago, itxuraz Manexek egina: Ohantzeko Chorier Kantu... |
6.006 | Vie de la Fraternit de Saint-Palais | Donapaleuko anaidiak bilana egin du eta Domintxinekoek laguntzen diete. Proposamenen artean Kantabriako Probintziarekin elkarlana bultzatzea dago. |
6.007 | Notre Vocation apostolique aujourdhui | Anaidi batzuek CPNri igorri informazioarekin txosten hau osatu dute. CPNko txostena da, beraz. Bertan Bordele, alde batetik, eta Paue, Donapaleu, eta Anaitasuna anaidiak elkarrekin bestetik, ageri dira. Fraide batzuen iritziak gehitzen dira. |
6.008 | Aita Areso frantxixkotarraren hil urte mugakari | Aita Aresoren mendeurrenerako prestakuntzari buruzko oharrak. Foiletoan Aita Aresoren argazkia eta bere biografiaren datuak ageri dira. |
6.009 | ez | Donapaleuko etxean aterbe bat dago; orain arte fisioterapeuta batek erabili du. Fraideek euskal kulturarako gune bat antolatu nahiko lukete bertan. Horretarako dirua behar dute eta eskutitz honen bidez laguntza eskatzen diote jendeari. |
6.010 | Aita Jose Areso Frantziskotarraren hil-urtemuga (1878-978) | Aita Areso, Donapaleuko Frantziskotarren fundatzailearen mendeurrenean egindako solasa. Aita Aresoren etorrera kontatzen du. Bigarren atalean mendeurrena ospatzeko eginen diren ekitaldien zerrenda eskaintzen da. |
6.011 | Runion de Fraternit Saint-Palais - Domezain | Anaidiek egindako bi bileren aktak dira elkarrekin lotuak. |
6.012 | Saint-Palais - Domezain | Informazio-agiri bat da. Lehenbiziko atalean Donapaleuko funtzionamenduaz ari da. Gero Hego Euskal Herriko egoera politikoaz mintzo da. Azkenean bi aldeetako artisten bilera batetaz mintzo da. |
6.013 | Fraternit de Saint-Palais - Domezain | Bilera baten informazioa. Pastoral ekintza batzuen berri ematen da. |
6.014 | Motions du Chapitre des Nattes 80 et du Chapitre Provincial 81 | Donapaleuko eta Domintxineko anaidiek bilana egiten dute Oihalpeetako eta Probintziako Kapituluetan onartu ziren mozioei buruz. Gehienak bete dituzte edo betetzeko bidean daude. |
6.015 | Organisation gau eskola Saint-Palais pour 1983-1984 | Amikuzeko Gau Eskolari buruzko artikulua Herriz Herri aldizkarian agertua. Bertan ikasle kopuruari buruzko eta ematen diren ordu eta mailei buruzko azalpenak ematen dira. |
6.016 | Saint-Palais - Domezain | Anaidiko lagunek burutu dituzten jarduerak eta Donapaleuko zein Domintxineko etxeetan egon diren pertsona eta taldeen zerrenda. |
6.017 | Herriz-Herri. Inkestaren inguruan, ideia zenbait | Herriz-Herri aldizkaria sortu berri dute eta Manexek orain arte argitaratu diren zenbakiei buruzko iritzia ematen du. Oro har ados dago egin den lanarekin. |
6.018 | Saint-Palais | Manexek ikastolen egoera aztertzen du hainbat datu emanez. Korrika aipatzen du, hirugarren korrika bukatu berria da eta Iparraldean arrakasta izan du. |
6.019 | Fraternit de Saint-Palais | Donapaleuko anaidiak 4.55. zenbakiko txostena egiteko igorri zuen lana. Zehaztasunak ikusteko 4.55.era joan. |
6.020 | Fraternit de Saint-Palais | Mathieu Smolders anaiak Oihalpeetako Kapituluan egindako hitzaldiaren azterketa da. Frantziskotar-anaidiak hitzaldia landu du bere egoera agertzen diren irizpideen arabera aztertuz. |
<< Azpikapituluen zerrenda itzuli