MANEX ERDOZAINTZI

5.064 fitxa

5.064
Kodea 5.064
Atala Frantziskotar idazkiak
Izenburua ez
Luzaera 2 orri
Egilea Jakineko Zuzendaritza
Data 1971
Hizkuntza euskara
Azalpena Jakin aldizkaria itxi dute. Saiatzen ari dira berriz martxan jartzen baina arazoa gogorra da. Bizkitartean Jakin taldeak jarraituko du beste jarduerak antolatuz.
Testua (...) Denok, aldizkaririk gabe gelditu ginaneko haretatik datozkigun ondoezak ditugu. Guziok esperantzarik onenak genituenean, bideak sasipetu egin zitzaizkigun bat-batean. Lanbide berrietan sartzera behartuak ginela (...) gure eginkizuna birpentsatu beharrean aurkitu gara, egoera berrian (aldizkaririk gabe ginela eta beste argitaldarien liburuak erruz zetozela) lan-modu berriak beharko ditugulakoan. Gure taldearen antolamentua berritzen ari gara. JAKINen betiko xedeei funtsean leial gatzaizkiela, noski: talde-lanari eutsiko diogu, editorialismo hutsean erori gabe, eta aukeratua dugun gai eta mailak gordeaz. Beraz, euskal kultur lanerako talde ireki bat izanen gara. Hori, lehenik. (...) Madrilen dago gure eskabidea: oraingoz Jakin bera berpiztu nahi da. Ez dakigu posible izanen denentz (...) Eta bienbitartean jarraituko dugu orain artekoarekin eta berriarekin: Jakin sortarekin eta Jakin liburu sortarekin, alegia (...)

<< Fitxen zerrenda itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons