MANEX ERDOZAINTZI

6.020 fitxa

6.020
Kodea 6.020
Atala Frantziskotar idazkiak
Izenburua Fraternit de Saint-Palais
Luzaera 7 orri
Egilea Donapaleuko anaidia
Data 1984ko urtarrilaren 23a
Hizkuntza frantsesa
Azalpena Mathieu Smolders anaiak Oihalpeetako Kapituluan egindako hitzaldiaren azterketa da. Frantziskotar-anaidiak hitzaldia landu du bere egoera agertzen diren irizpideen arabera aztertuz.
Testua Anaitasuna Anaidiari buruzko idazkiak: Frantziskotar bizitza herriarengana eramateko eta Euskal Herriko bizipen eta arrengurekin bat egiteko asmo nagusian, fraide batzuek Anaitasuna Anaidia Zuberoako Domintxine herrian sortu zuten. 1972. urtean Manex, Santos Beloki eta Martin Bellemour Donapaleuko komentua utzi eta beratik zazpi kilometrotara dagoen Zuberoako Domintxinen herrian Anaitasuna elkartea sortu zuten. Arraffortenea zuen izena frantziskotar horiek alokatutako etxea. Urte batzuk beranduago Jean Erbin, Prado-ko apez sekularra, anaidian sartu zen, izan ere proiektua ez zegoen frantziskotarretara mugatua, apezak eta laikoak ere ongi etorriak liratekeen bertan. Anaitasuna asmo anitzen konkrezioa izan zen eta uzta zabala eman zuen 1982an Martin Bellemur hil zen arte. Ordurako Manex Akitaniako Probintziala zen eta bere lanak denbora luzeak elkartetik kanpo pasatzera behartzen zuen. Martinen heriotzak Anaitasunaren bukaera suposatu zuen. Atal honetan bildutako agiriak Anaitasunaren sortze-proiektuaz, anaidiaren helburuez eta egindako lanez mintzo dira oroz gain.

<< Fitxen zerrenda itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons