MANEX ERDOZAINTZI

9.029 fitxa

9.029
Kodea 9.029
Atala Fededunak batasuna eta Argi bil taldea
Izenburua Euskaldunek zer galdatzen dute Elizari?
Luzaera 4 orri
Egilea Manex Erdozaintzi-Etxart
Data 1974ko miatzaren 11a
Hizkuntza euskara
Azalpena Manexek egindako Elizari buruzko lana taldeak aztertu behar du. Puntu zenbait eskaintzen dira taldeak ikus ditzan. Idazkiak esaten duena: Eliza herriarengandik sortzen da, inoiz ez dago erabat egina, munduarekin batera egiten da eta berarekin aldatzen. Eliza herriarekin ikusteak ez du ukatzen instituzio bat egon behar denik. Gaur egun Elizak Frantziako eta Espainiako mugak onartzen ditu eta ez du axola handirik Euskal Herriaz; gure herriaren zapalkuntzaren aurrean Eliza ez da inplikatzen. Gure taldeak hitzaldiak antolatu behar ditu herriak teologia berriak ezagut ditzan. Haurren eta helduen katekesia bultzatu behar dugu euskaraz emanez. Eskola ere herriaren zerbitzurako bihurtu behar da, ez kultura menperatzaileak inposatzeko tresna gisa.

<< Fitxen zerrenda itzuli

Gipuzkoa.net
2011 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Creative Commons